Berotze globala

2019. urtea izan da munduan erregistratu den bigarren urterik beroena. Sute handiek Amazoniaren zati bat suntsitu zuten eta Australia suntsitzen jarraitzen dute; igo ziren halaber itsasoaren maila eta azidotzea, eta ozeanoen beroak ere gora egin zuen, 5. kategoriako Dorian urakana edo urtutako glaziarrak aipatu gabe. 2020rako muturreko beste gertaera batzuk iragartzen dira, berotegi-efektuko gasen errekor-mailen ondoriozkoak.

Read more «Berotze globala»

Greta Thunberg, mundu osoan klima aldaketaren aurkako protestak inspiratzen dituen neska suediarra

 

Greta Thunbergek, 16 urteko ekintzaile ekologista suediarrak, planetaren aldeko erregu sutsua egin zuen joan den asteartean (apirilak 16) Europako Parlamentuan, eta «klima aldaketarengatik izua zabaltzen hasteko» eskatu zien eurodiputatuei, «Brexitari buruz eztabaidatzen denbora galdu beharrean». Read more «Greta Thunberg, mundu osoan klima aldaketaren aurkako protestak inspiratzen dituen neska suediarra»

Birziklapenaren Mundu Eguna

 

UNESCOk Birziklapenaren Mundu Eguna izendatu zuen maiatzaren 17a, baina egun guztiak dira egokiak ohitura hori hobetzen saiatzeko, familiartean adibidez. Hondakinak birziklatzea guztiok gure planetarekiko dugun betebehar bat da, eta badirudi gero eta arduratuago gaudela gai horren inguruan. Haurrei ohitura hori transmititzea funtsezkoa izango da haiengan kontzientzia ekologista landatzeko eta gartzeko.