Jolasak

Zure seme-alabei modu dibertigarrian birziklatzen irakasteko jolasak eta jarduerak proposatu nahi dizkizugu. Eta gogoratu: gurasoen eredua funtsezkoa da.  Hona hemen zenbait jolas, gure seme-alabek txiki-txikitatik barnera ditzaten ohitura ekologistaketa naturarekiko errespetuzko balioak.

Fitxak

Hondakinak birziklatzea guztion ardura da, gure planetarekiko dugun erantzukizuna, eta badirudi hasi garela ardura hori aintzat hartzen, gero eta gehiago gainera. Haurrei ohitura hori transmititzea ezinbestekoa da haiengan kontzientzia ekologista garatzeko.

Txotxongiloak Galtzerdi Zaharrekin

Galtzerdia hausten bazaizu, ez bota zakarrontzira! Galtzerdi zaharrak oso egokiak dira zaldiak eta sugeak egiteko.

Ehunzangoak Arrautza-Ontziekin

Kartoizko arrautza-ontziak ehunzango polit askoak bihur daitezke, zure gela apaintzeko; edo Beldar Jatunaren ipuinean txotxongilo gisa erabiltzeko.

Paper birziklatua etxean nola egin

Lehenik eta behin, papera zati txikitan moztu behar duzu, garbiontzi batean sartu eta ur beroarekin estali (papera baino bi aldiz ur gehiago erabili).

Erosketa-poltsak ur bidoi hutsekin

Bost litroko ur botilak ezin egokiagoak izan daitezke erosketa-poltsa sendoak egiteko.

Berotegi-efektua azaltzeko esperimentua

Familiako kide guztiak elkarrekin aritzeko moduko jarduera bat da hau.

Txerritxo itxurako itsulapikoa

Plastikozko botila bat, hori da zure txanponak gordetzeko behar duzun guztia.