zer egin dezakegu guk?

Klima-aldaketa ondorio saihetsezinak dituen eta izango dituen errealitate bat dugu dagoeneko, baina garaiz gaude oraindik haren ondorio latzenak minimizatzeko. Hari aurre egiteko, ezinbestekoa izango dugu herrialde guztien arteko lan koordinatua.

Egin behar dugun lehenengo gauza energia kontsumitzeko orain arteko modua aldatzea da. Ez da gauza bera tenperaturak 1,5 ºC igotzea edo 3 ºC igotzea: igoera horren ondorioak ez dira noski berdinak izango kasu batean eta bestean. Beraz, hainbeste igo ez daitezen lortzen badugu, egin beharreko egokitzapen-ahalegina txikiagoa izango da guretzat ere.

Parisko Hitzarmenak, 2015ean munduko herrialde gehienek sinatuak, 2040a baino lehen tenperaturak batez beste 2 ºC baino gehiago ez igotzea ezarri zuen helburutzat.

Guztion ahaleginak batuta, klima-aldaketa lehenago edo geroago geldiaraztea lortuko dugu denon artean.

Nazioarteko hitzarmenak

Nazioarte mailan hainbat bilera egiten ari dira, herrialdeek CO2 emisioak gutxitzeko akordioak eta konpromisoak ezartze aldera.

Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa (CMNUCC) Lurraren Goi Bileran 1992an onartutako hiru hitzarmenetako bat izan zen. Berori da klimaren alde ekiteko nazioarteko akordio nagusia. Bereziki, munduko tenperaturaren igoera mugatzeko eta klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko.

Kontseilu Europarraren arabera, bi gai nagusi jorratzen dira han: 1) Kiotoko Protokoloa berrestea. 2) Parisko Hitzarmena. Lehenengoak, 1997an onartutakoak, herrialde garatuak hartzen ditu barne, eta herrialde horietako emisioak murrizteko garatu beharreko helburuak ezartzen ditu.

Bestalde, 2015ean, Klima Aldaketari buruzko Mundu Konferentzia edo COP XXI egin zen Parisen. Konferentzian, klima-aldaketak eragiten duen arazoa aitortu zen, bai eta premiazko neurriak hartzeko beharra ere.

Parisko Hitzarmenak ―Konferentzia horren emaitza― finantza-, geopolitika-, energia- eta gizarte-arloko neurriak hartzera konprometitu zituen aldeak. Helburua, zehazki, CO2 emisioak murriztea eta tenperaturaren igoera 2 °C-tik behera mantentzeko ahaleginak bateratzea eta mantentzea da. Amaitzeko, 2019ko irailean, klima-aldaketari buruzko goi-bilera egingo da.

Energia berriztagarriak erabili