Kutsadura
Ingurune batean berez egon behar ez luketen eta ekosistemaren oreka nahasten duten elementuak edo substantziak sartzeari esaten zaio ingurumen-kutsadura. Asko dira gaixotasunak sortzen dituzten eta ekosistemetan edo ingurumenean kalteak eragin ditzaketen kutsatzaileak.
Hauek dira nagusiak:
INDUSTRIEK ERAGINDAKO KUTSADURA ATMOSFERIKOA
Kutsadura atmosferikoa munduko industriek isurtzen dituzten gasek sortua da gehienbat. Asiako herrialdeak, AEBk eta Europa dira gas gehien isurtzen dituztenak.
IKATZA
Ikatz-ustiategiek paisaia suntsitzen eta ura kutsatzen dute. Ikatz-meategiek merkurioa eta kedar arriskutsua isurtzen dute, eta horiek dira, hain zuzen, berotze globalaren eragile nagusietako batzuk.
ERAIKUNTZAK ERAGINDAKO KUTSADURA
Eraikuntza da, bere energia-kontsumo handiagatik, gehien kutsatzen duen industrietako bat.
GIZA HONDAKINEK ERAGINDAKO LUR KUTSADURA
Oso kontuz ibili behar dugu lurrera botatzen ditugun gauzekin. Zaborrak, hondakin toxikoek, kimikoek edo industria-produktuek eta gisakoek desorekak eragin diezazkiekete landareei eta lurzoruari, eta, beraz, baita animaliei eta pertsonei ere.
OLIO ISURIEK SORTUTAKO KUTSADURA
Olio litro batek mila litro ur ere kutsa ditzake.
EURI AZIDOA
Lantegietako keak eta autoen gasak atmosfera kutsatzen dute, eta ingurumenarentzat hain kaltegarria den euri azidoa sortzen. Gas erako kutsadura horrek distantzia handiak egin ditzake ―ehunka edo milaka kilometro― haizeek eramanda, euri gisa, edo hobeto esanda, euri, ihintz, zirimiri, txingor, elur, laino edo langar gisa prezipitatu aurretik.
MEATZARITZA USTIAPENA
Hegoafrikak meatzaritza-aberastasun handiak ditu, baina haiek ustiatzeko lanek ingurumena kutsatzen eta suntsitzen dute. Kabwe, adibidez, meatzaritza-gune erraldoi bat izan zen, eta, itxi zutenean, metal astunak iragazi ziren lurzorura eta lurrazpiko uretara, kutsadura maila oso altuak sortuz.
SOINU KUTSADURA
Soinu-kutsadurak gizakien osasunari ez ezik, faunari eta ingurumenari ere eragiten die.