Kutsadura
Munduko ur kutsatuena duten 10 herrialdeak
Giza gorputza urez osatuta dago % 65etik 75era bitarteko ehuneko batean, pertsonaren adinaren eta bizi-baldintzen arabera. Egunero ur-kopuru jakin bat galtzen dugu iraizketa naturalen bidez.
Gorputzak galdutako ura berreskuratzeko, edan egin behar da. Izan ere, pertsona bat (betiere haren adina, gorpuzkera, osasun-egoera eta inguruko klima-baldintzak kontuan hartuta) deshidratatuta hil daiteke sei edo zazpi egun baino gehiago likidorik hartu gabe egonez gero.
Horregatik, garbitasun maila jakin batzuk dituzten ur edangarriko iturriak behar ditugu.
Hala ere, herrialde batzuetan, hainbat arrazoi medio, likido preziatu hori hain dago kutsatuta, gaixotasun- edo intoxikazio-iturri izan daitekeela. Afrika da arazo horrek gehien kaltetu duen kontinentea.
Edateko ura eskura duten biztanle-ehunekorik txikiena duen Afrikako herrialdea da Txad: herritarren % 91k «ur zikinak» kontsumitzen ditu, industria- eta nekazaritza-kutsaduraren (pestizidak) eta saneamendu-gabeziaren ondorioz. Hori dela eta, hesteetako infekzioek, larruazaleko arazoek edo entzefalitisak modu endemikoan eragiten diete haur gehienei.
Gerraren ondorioz, ur edangarriko iturri eskasak hondakin kimikoz kutsatuta daude, baita auskalo zer beste osagai toxikoz ere, ez baitaukagu datu zehatzik; egia esan, nahiko zaila da ur edangarria lortzea liskarren ondorioak modu nabarmenenean jasan dituzten eremuetan.
Herritarrak hornitzeko erabiltzen den uraren % 80 gainazaleko iturrien bidez banatzen da. Ur geza daramaten ur-laster eta ibai gehienak kutsatuta daude, eta kutsadura maila ez da berdina horietan guztietan, baina eremu batzuetan benetan kezkagarria da.
Ameriketako kontinenteko herrialderik pobreena da. Hori nahikoa ez eta, 2010eko lurrikararen ondorioak pairatzen ari da oraindik ere. Urak kutsatuta daude edo osasungaitz bihurtzen dira banaketa-sare kaskarretik igarotzean. Uharteak hamar milioi biztanle inguru ditu, eta herritarren % 60k ez du edateko urik.
Haitiko hiriburu Port-au-Princeko 50.000 etxe baino gutxiagok ditu instalazio sanitarioak. Ospitaleen erdiek ez dute halakorik. Gainerako haitiarrek egunero jaso behar dute dagokien ur kopurua (ez da beti ur garbia) eurek eramandako ontzietan. Emakumeek eta haurrak dira zeregin horretan jarduten dutenak.
Afrikako uharte horretako biztanleen (malgaxeen) % 11k soilik du eskura edateko ura. Gainerakoa hondakin industrialek, parasitoek eta bakterioek kutsatua egoten den likido osasungaitz batekin konformatu behar izaten da. Uraren tratamendu eskasa dela eta, malgaxeek hainbat gaixotasun izaten dituzte, eta horietako asko hilgarriak izaten dira umeentzat.
Herrialde honek, bere kokapena dela eta, iturri gabezi handia du. Hori gutxi balitz bezala, industria askok hondakinak eta zaborrak irauli dituzte urteetan lurraldeko ur-laster bakan horietan. Bestalde, bertako klima hotzari aurre egiteko, ikatza erabiltzen da gehienbat berokuntzarako erregai gisa, eta horrek ere asko areagotu du uren osasungaiztasuna.
Afrikako herrialde hori urez hornitzen duten ibai gehienak kutsatuta daude, industria-isurketak eta bertako baliabideen gehiegizko ustiapena direla eta. Beraz, ez da arraroa urtero egoera txarrean dauden urak kontsumitzeagatik kolera-agerraldiak gertatzea. Basamortutze-prozesuak eta noizean behingo uholdeek ere ez dute askorik laguntzen mozanbikearrek jasaten duten edateko ur-gabeziaren arazo larria konpontzen.
Lurpeko urak modu kezkagarrian kutsatu dira azken 40 urteetan, uhartearen zati handi baten deforestazioaren ondorioz. Horren ondorioak luze gabe agertu dira, eta dagoeneko biztanleen % 60k baino gehiagok arazoak ditu edateko ura lortzeko. Horrez gain, bereizi gabeko baso-mozketaren, habitat-galeraren eta, horrekin batera, tradizioz medikuntza gisa erabiltzen zituzten belarren inguruko kulturaren galeraren ondorioak ere pairatzen dituzte.
Egarriak hartara behartuta, kongoarrek putzuak egiten dituzte ahal duten tokietan, herrialdean berez oso ugaria den likido preziatua azalera ateratzeko, baina arazoa da ur freatikoen kutsadura-maila hain dela handia, erremedioa gaitza baino okerragoa dela. Afrikako erdialdeko herrialde honetako biztanleek kilometro asko egin behar izaten dituzte egunero ur litro gutxi batzuk lortzeko.
Pestiziden erabilera bereiziz gabeak, klima-aldaketak, horrek ibaietan duen eraginak –Aral itsasoa, kutsatuta egoteaz gain, azkar desagertzen ari da– eta sare sanitarioen mantentze-faltak zera dakar ondorio gisa: Asiako erdialdeko herrialde honetako biztanle gehienek ―landa-eremuetakoek batez ere― edateko uraren eskasia pairatzea.