Klima-aldaketa giza jarduerak klima-egoeran zuzenean edo zeharka eragindako aldakuntza da, atmosferaren osaera aldatzen duena. Batez ere berotze globalaren ondorioz sortua da, eta poloak urtzea, itsaso-maila igotzea eta muturreko fenomeno meteorologikoak ugaritzea dakartza, beste efektu kaltegarri askoren artean.