Nola eragiten digu klima-aldaketak?

Tenperaturaren igoera global horrek ondorio izugarriak ditu, arrisku larrian jartzen baitu Lurreko flora eta faunaren biziraupena, are gizakiarena berarena ere.

Baina tenperatura altuak hasiera baino ez dira. Tenperaturen gorakada klima aldaketaren sintoma nabarmenena da, baina beste asko ere badira, begiratu hutsean antzematen ez diren arren hura bezain kaltegarriak direnak.

Ibaiak lehortu egiten dira, hondartzak desagertu, eta soroek jada ez diete eusten tenperatura altuei eta ur eskasiari. Era berean, hiriak ahuldu egiten dira, eta horietako batzuk itsas mailak gora eginez gero itsaspean geratzeko mehatxupean bizi dira.

Kezkagarria dirudi, baina dagoeneko frogatuta dago klima aldaketa benetakoa dela eta guztion artean ari garela idazten Lurraren etorkizuna. Klima aldaketa mehatxu handia da, eta ez du bereizketarik egiten landare eta gizakien artean, aberats eta txiroen artean; guztiongan eragina duen arazo bat da, eta guztion ardura.

INGURUMEN ONDORIO NAGUSIAK

Ekosistemak aldatzea eta lurrak basamortutzea

Poloak urtzea eta itsaso-maila igotzea

Ozeanoak azidifikatzea

Muturreko fenomeno meteorologikoak

Lehorteak

Suteak

Animalia- eta landare-espezieak hiltzea

Espezieak iraungitzea

Ibai eta aintzirek gainezka egitea.

Prezipitazioak handitzea edo gutxitzea

Bero- eta hotz-boladak areagotzea

Migrazio masiboak

Klima-aldaketa gure garaiko gaitza da, eta horren ondorioak ezin latzagoak izango dira, erregai fosilekiko eta berotegi-efektuko gasen emisioekiko mendekotasuna nabarmen murrizten ez badugu behintzat.

Klima-aldaketa arazo globala da, eta ingurumen-ikuspegiaz haratago, ikuspegi politikoa, ekonomikoa eta soziala ere hartzen ditu. Aurreikuspen guztien arabera, klima-aldaketak galera ekonomiko handiak eragingo datozen urteetan. Izan ere, zenbat eta beranduago ekin tenperaturaren igoerara egokitzeko zereginari, orduan eta handiagoak izango dira horretarako egin beharreko inbertsioak.