Kutsadura

munduko 10 hiri kutsatuenak

1986an, historiako istripu nuklear handiena gertatu zen. Gaur egun oraindik ez ditugu ezagutzen hiri horretako zentral nuklearrean jazotako fusio nuklearrak izan dituen ondorio guztiak, baina badakigu Ukrainako eta ondoko herrialde batzuetako 5,5 milioi pertsonak, gutxienez, erradiazioak jasan zituztela eta euri azidoa Europa osoan zehar zabaldu zela. Urte asko igaro badira ere, oraindik antzematen da tumoreen kopuruak gora egin duela eta herritarren izaera aldatu ere egin dela, oldarkorragoak bihurtu baitira eta joera suizidak baitituzte. Horrez gainera, ezin ditugu ahaztu gertaera horretatik eratorritako askotariko deformazioak eta arazo medikoak.

Accra hiriko auzo hau Europa eta Ipar Amerikatik datorren txatarra elektronikoko munduko zabortegirik handiena da. 40.000 pertsona inguru bizi dira bertan, gehienak landa-eremuetatik etorriak. Auzoa Afrikako tokirik kutsatuena da, batez ere berunak, berilioak, kadmioak, merkurioak eta gisako metalek kutsatua. Izan ere, herrialdeak ez du inolako araudirik gai toxikoen isurketaren inguruan.

Citarum ibaia ―Java uhartearen mendebaldean dago― munduko lekurik kutsatuenetakoa bihurtu da. K.a. IV. mendetik, ibai hau hainbat zibilizazioren elikadura-iturri eta garraiobide izan da milaka urtetan zehar. Hala ere, gizarte modernoak aski izan ditu 40 urte berau erabat suntsitu eta infekzio, hondakin eta gai toxikoen isurbide bihurtzeko.

Dzershinsk hiria SESB ohiko arma kimikoen ekoizpen-gune garrantzitsuenetako bat izan zen, eta Errusiako industria kimikoaren gune handi bat da gaur egun. Azkenaldian gauzak aldatzen ari direla dirudien arren, duela ez asko arte gizonezkoen bizi itxaropena 47 urtekoa zen Dzerzhinsken, eta emakumezkoena 42koa.

Dzershinskeko industria kimikoak 40 urte pasatxora murriztu du bertako biztanleen bizi-itxaropena.

Adituen arabera, 1930. eta 1998. urteen artean 300.000 tona hondakin utzi ziren modu desegokian herriko zabortegietan (eta inguruetan). Ordutik ia 200 substantzia kimiko identifikatu dituzte inguruko lur azpiko uretan. Horietako bat, fenola, begietako, biriketako eta giltzurrunetako minbizia eragiten duena.

Bangladesheko hiriburu Dhakako auzo bat da Hazaribagh. Bertan, milaka pertsonek dihardute lanean, oso baldintza kaxkarretan, urtero gure armairuetan pilatzen ditugun larruzko jaka, poltsa eta bestelako artikulu merke batzuk egiteko lehengaia prestatzen. Gainera, larru-lantegiok 22.000 litro toxiko isurtzen dituzte egunean Buriganga ibaira, horien artean kromo hexabalentea, minbizi-eragilea bera.

urtean berun-meatzeak aurkitu zirenez geroztik meatzeok inolako erregulaziorik gabe ustiatu direlako gertatzen da hori.

Beruna oso metal kaltegarria da giza organismoarentzat, eta Kabweko haurrek AEBko Environmental Protection Agencyk baimendutakoa baino bost/hamar aldiz gehiago daramate odolean. Lurra hain dago kutsatua, landare bakar bat ere ez baita hazten muino hauen inguruan.

Borneoko uhartearen hiru laurden inguru hartzen ditu. Bertan urre-meatzeak daude, eta erauzketa-prozesuan merkurioa erabiltzen denez, milaka tona kutsatzaile isurtzen dira inguruan. Merkurio-lurrunek distantzia handiak egin ditzakete, eta aztarnategien inguruetan dauden ur-iturrietan ere pila daitezke.

 

Matanza-Riachuelo ibaiaren arroak kutsadura maila kritikoak ditu. Inguru horretan 5 milioi biztanle bizi dira, eta horietatik % 35ek ez dute edateko urik eta % 55ek ez dute estolderiarik. Gutxi gorabehera 20.000 industria eta zerbitzu baino gehiagok isurtzen dituzte beren hondakinak ibaira.

70.000 km karratuko eremu honek populazio-dentsitate handia du, eta Afrikako kutsadura maila handieneko bat. Gaur egun, ingurumen-arazorik handiena petrolioaren industriatik dator; izan ere, urtero 240.000 upel gordin isurtzen dira deltara, eta ezinezkoa da horrek zenbat pertsona kaltetu dituen kalkulatzea.

Bertako nikel-meatzeak direla eta, mundan den hiririk txarrena da bizitzeko. Norilsken munduko nikel guztiaren bosten bat urtzen da, eta horrek ke-lainoak eta euri azidoa eragiten ditu. Aditu batzuen ustez, mundu osoko sulfuro dioxidoaren ehuneko bat hiri horretatik isurtzen da. Gainera, hiria oso industrializatuta dago, eta bertako airea toxikoa da oso. Berrogeita hamar kilometroko erradioan dauden zuhaitz bakanak hilik daude.