Kutsadura
Munduko zazpi ibai kutsatuenak
Abenduko goiz batean, Luoyang herriko biztanleak, Txina iparraldean, zur eta lur gelditu ziren ibaiak ur gorria zeramala ikustean. Izua nagusitu zen herritarren artean, eta agintariak kolore aldaketa horren zergatia argitu nahian hasi ziren.
Nahiz eta beti dagoen Txinak emandako informazioa “partziala” izateko arriskua, Ingurumenaren Babeserako Ministerioak jakinarazi zuen 193 hiritako lurpeko uren % 57,3 txarrak edo oso txarrak zirela, baita ibaietako uren % 30 ere.
Yangtze ibaia munduko hirugarren luzeena da: ia 4.000 kilometro egiten ditu Txinan barrena, Tibeteko goi lautadatik Shanghairaino. Txinak Yangtze ibaiari zor dio ur gezen baliabideen % 40. Hura gabe, arrantzaren % 70, arroz laborantza eta zerealen % 50 galduko lituzke.
Hiru Arroiletako presan, Yangtze aintziratik harago, instalatutako ahalmenari dagokionez munduan parekorik ez duen zentral elektrikoa sortu dute. Yangtze ibaia oso aberatsa da, bai landaretzari dagokionez, bai animaliei dagokienez, eta galzorian dauden zenbait espezieren bizitokia da, hegatsik gabeko mazoparena edo Txinako espatula arrainarena, besteak beste.
ibaietako asko munduko kutsatuenen artean daude. 2007. eta 2011. urteen artean, Jakartako biztanleria ia 3 milioi biztanletan handitu zen.
Bertako biztanleria eta zabor kopurua gehitu ahala, hiria guratzen duen ibai-sarea (13 ibaiz osatua) han-hemengo hondakinak eta etxeko zaborrak biltzen dituen zabortegi erraldoi bihurtu zen.
2007an, Jakartaren % 80 urez hornitzen duen Citarum ibaia munduko ibairik kutsatuena aukeratu zuten. Baina Citarumek ibaia baino gehiago urak herrestan daraman zabor piloa dirudi egiaz.
Ganges ibaiak 400 milioi pertsona baino gehiago hornitzen ditu urez, Himalaia mendikatean jaiotzen denetik itsasoratu arteko bide guztian. Munduko bigarren ibairik handiena da eta ur edangarriz hornitzen du Indiako biztanleen % 40.
Hamabi urtez behin, 100 milioi indiar Allahabadera joaten dira erromesaldian, Ganges eta Yamuna ibaien elkargunera, eta uretan murgiltzen dira beren bekatuetatik garbitzeko. Erromesaldi horietan goia jotzen du kutsadurak.
Gangesek milaka litro hondakin ur jasotzen ditu etengabe, eta hori dela eta, estolda handia bihurtu da, Mundu Bankuaren txostenen arabera.
Estatu Batuetako bide nabigagarri garrantzitsuenetako bat da Mississippi ibaia: 3.782 kilometrotan zehar, Minnesotatik Louisianara bitartean, hamar estatu zeharkatzen ditu. Ibaiak industria- eta nekazaritza-gune garrantzitsuak zeharkatzen ditu: zereal- eta soja-ustiategien % 78, adibidez, Mississippi ibaiaren haranean dago.
Baina industria- eta nekazaritza-eremuetatik gertu egoteak kutsadura-arriskua handitzen du: 5.443.104 kilo inguru produktu toxiko isurtzen dira ibaian. Produktu toxiko horietako gehienak ibaian zehar laboreak hazten laguntzeko erabiltzen diren ongarrietatik eta bestelako mantenugaietatik datoz.
Kutsatutako ur-masa horiek Mississippiren bokalean elkartzen dira, Mexikoko Golkoan, munduko eremu hil handienetako bat eratuz. Eremu hil horien ezaugarri nagusia oxigeno gutxi izatea da, eta horrek bizitzarekin bateraezin bihurtzen ditu.
Ibai honek 24 kilometro ingurutan zeharkatzen du Manila, Filipinetako hiriburua, eta bitan zatitzen. Bigarren Mundu Gerraren aurretik, Manilako gizartearen elitea ibaian zehar zeuden etxeetan bizi zen. Gerra amaitzean, baina, milaka lagun iritsi ziren Manilara lan bila.Txabola-auzoak erruz ugaritu ziren Pasig ibaiaren ertzean, eta horrek hondakin-ur eta zabor pilak sortzea elkarri zuen. Hori gutxi balitz bezala, fabrikek ere ibaian bertan isurtzen zituzten beren hondakin kimikoak.
Usaina izan zen kutsadura-arazoa agerian jarri zuen lehen sintoma; jendeak arropa ibaian garbitzeari utzi zion, eta Pasig ibaia eremu biologikoki hila izendatu zuten. Kutsadurak ezinezko bihurtu zuen ibaiko bizitza.
Ibaiak 700 kilometro baino gehiago egiten ditu São Paulo hirian zehar. Brasilgo hiririk oparoenetako bat da São Paulo.
Biztanleriaren hazkundeak Tietê ibaian kutsadura erruz pilatzen hastea ekarri zuen. São Paulotik hirurogei kilometrora, apar toxikoko blokeak ikus daitezke ibaiaren ur gainean flotatzen; bloke horiek gas toxikoak aireratzen dituzte.
Ibaia hain egoera larrian badago, hondakin-urak tratatu gabe isurtzen direlako da.