Kutsadura
munduko zazpi itsaso kutsatuenak
Minnesota, Iowa, Illinois, Wisconsin, Missouri, Tennesse, Arkansas, Misssissipi eta Louisianako etxaldeetako ura Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da, eremu hila izeneko fenomeno bat sortuz. Ur horiek ekartzen dituzten nitrogeno eta fosforo maila altuen ondorioz, arrainak kopuru handitan hiltzen dira inguru horretan.
Munduko itsaso kutsatuena da. Nazio Batuen kalkuluen arabera, hustubideetako 650 milioi tona material, 129 mila tona olio mineral, 60 mila tona merkurio, 3.800 tona berun eta 36.000 tona fosfato isurtzen dira urtero bertara. 100 urte beharko lirateke urak garbitu eta berritzeko.
1972an dokumentatu zuten lehen aldiz. Kalkulatzen da ehunka kilometro hartzen dituela eta, zenbait aldetan, 200 mila zabor-pieza dituela kilometro karratuko.
Kalkulatzen da uharte handi horrek 700 mila kilometro koadrotik 15 milioi kilometro koadrora bitarteko azalera izan dezakeela. Zabor-uharte horrek erakartzen dituen hondakinak Ipar Amerikako eta Asiako kostaldeetakoak dira.
2010. urtean, plastikoz eta hondakin kimikoz osatutako zabor-uharte handi bat topatu zuten Indiako Ozeanoan. Ozeanoetako hirugarren zabor-kontzentraziorik handiena da.
Petrolio-isuriek, gehiegizko arrantzak, kutsadurak eta klima-aldaketaren ondorioek itsaso-bizitza agortzen ari dira Karibeko itsasoan.
Kutsadura dela eta, Itsaso Baltikoko itsaso-espezieak ohi baino sakonera txikiagoetan bizi dira. Baltikoko sardinzarra, adibidez, kutsatutako espezie gisa dago jasota ohartarazpen-zerrendetan. Izan ere, arrain hori jatea arriskutsua izan daiteke osasunarentzat.

