Auto elektrikoek ez dute CO2 emisiorik sortzen erabilera-puntuan, aldez aurretik sarean kargatutako bateriek elikatzen baitituzte. Hauek dira ibilgailuok erabiltzeko eta ibilbideak planifikatzeko orduan kontuan hartu beharrekoak: ibilgailuak zenbateko autonomia duen, bateriak kargatzeko zenbat denbora behar duen, eta bidean zenbat karga-puntu dauden.
Alde horretatik, gero eta errazagoa da hainbat hiritan, aparkalekutan eta zerbitzugunetan karga-puntuak aurkitzea. Hori dela eta, CO2 emisio txikiagoko garraioetarako aukera bideragarria da dagoeneko auto elektrikoa, batez ere hiri handietan.