Autoa erabili beharrean garraio publikoa erabili

Garraio publikoa ibilgailu pribatua baino askoz eraginkorragoa da.

Erregai fosilak kontsumitzeak berotegi-efektuko gasak (CO2 batez ere) aireratzea dakar.

Hiriarteko bidaietan, autoak autobusa baino lau aldiz gehiago kontsumitzen du bidaiari eta kilometro bakoitzeko. Alde hori handiagoa da hiri-ingurunean, non garraio publikoa ibilgailu partikularra baino are eraginkorragoa baita (kasu askotan, gainera, azkarragoa eta merkeagoa ere bai). Hala ere, hiriko joan-etorrien % 75 baino gehiago bidaiari bakarreko ibilgailu partikularretan egiten dira.