Termostato programagarriak berokuntza-tenperatura norberaren beharren arabera egokitzea eta, ondorioz, energia asko aurreztea ahalbidetzen du.
Aparatuak etxebizitzako berokuntza-tenperatura ordu-tarte jakinen arabera finkatzeko aukera eskaintzen du, baita denbora-tarte luzeagoak (asteburuak edo egun bereziak) programatzeko ere.
Badira, halaber, berokuntza kontrolatzeko eta doitzeko sistema zentralizatuak, sistema domotikoak deituak. Sistema horiek tenperatura desberdineko espazioak berezi ditzakete etxebizitzan, abisu-seinalea ematen dute matxurak gertatzen direnean, eta beste hainbat funtzio ere integra ditzakete, hala nola lapurreten aurkako segurtasuna, konfort-mailaren doikuntza, ekipoen erabilera kontrolatzeko agintea, etab.