Erabili eta botatzeko produktu gutxiago erabili

Era horretako produktuak erabiltzea saihestuz gero, gai kutsagarriak aireratzea, produktu kutsatzaileak kontsumitzea eta hondakinak sortzea ere (izan ere, naturan botata uzten dira askotan) saihestuko duzu.

«Erabili eta botatzeko» produktu asko ez dira, hondakin gisa, behar bezala kudeatzen, eta zaborretara bota ohi dira, beste hondakin batzuetatik bereizi eta birziklatzeko dagokien edukiontzian utzi ordez.

Erabili eta botatzeko produktuek emisioak sortzen dituzte bai produkzioan, bai garraioan, bai eta hondakin gisa tratatzeko orduan ere. Produktu horiek, gainera, berrerabilgarriak izan litezken, neurri handi batean behintzat.

Hona hemen produktu horien erabilera saihesteko zenbait aholku:

  • Ahal dela, erabili eta botatzeko platerak, edalontziak eta mahai-tresnak erabili beharrean, material berrerabilgarriekin edo garbigarriekin egindakoak erabili.
  • Erabilera bakarreko produktuak erabili beharrean, berrerabilgarriak erabili: birziklatutako pizgailuak, bolalumak, tinta- eta toner-kartutxoak…
  • Pila kargagarriak erabili.
  • Produktuen bilgarriak saihestu, non eta kalitatea mantentzeko beharrezkoa ez den.
  • Plastikozko poltsarik era erabili, ez eskatu halakorik ez dendetan ez kontsumo-zentroetan.
  • Erosketak egiterakoan, oihalezko poltsa eta erosketa-orgatxoa eraman.
  • Adierazi postontzian ez duzula publizitaterik jaso nahi.
  • Opari-paperak beste batean erabiltzeko gorde.
  • Idaztean, paper-orrien bi aldeak erabili, eta paper birziklatua erabili.
  • Ahal duzula, itzultzeko ontziak erabili.