Askotan, gaua datorrenean, argi asko pizten ditugu etxean, nahiz eta gero gela batean gelditu denak, etxeko gainerako argiak piztuta utzita.
Etxean, garrantzitsua da behar ez diren argiak itzalita daudela ziurtatzea. Erabiltzen ari ez garen geletako argiak itzalita, dirua aurrezten dugu eta CO2 emisio asko saihesten ditugu.
Gela batetik ateratzean, ez ahaztu argiak itzaltzea. Eta behar dituzunean baino ez erabili. Adibidez, telebista ikusten ari bazara, ziurrenik ez duzu beste argi askoren beharrik izango.
Sistema domotikoek argiztapenean aurrezteko hainbat teknologia instalatzeko aukera ematen dute:
- Argiztapen eraginkorreko sistemak, argiztapen-maila eguzki-argiaren intentsitatearen edo pertsonen presentziaren arabera egokitzen dutenak.
- Mugimendurik ez dagoenean argiak automatikoki itzaltzen dituzten presentzia-detektagailuak, edo segundo batzuen buruan itzaltzen diren sakagailu tenporizatuak.
- Eguzki-argiaren arabera mugitzen diren olana, pertsiana eta errezelen kontrola, eguzki-argia ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
- Argiak pizteko kontrol automatiko adimenduna.
- Kanpoko argia eguzki-argiaren arabera automatikoki pizteko eta itzaltzeko kontrola.