Etxebizitza bateko berokuntza-beharrak ez dira berdinak ez urtean zehar ez egunean zehar. Horretarako, erregulazio- eta kontrol-sistemak erabili behar dira. Hona hemen horretarako zenbait aholku:
- 21 °C-ko tenperatura nahikoa da etxebizitzan konforta mantentzeko.
- Lotan zauden bitartean, berokuntza-sistema itzalita eduki.
- Erradiadore edo termostato programagarrietan balbula termostatikoak ipini.
- Galdara egoera onean mantendu.
- Urtean behin gutxienez, erradiadoreak purgatu.
- Ez estali erradiadoreak, ez jarri objekturik ondoan.
- Gela bat erabat egurasteko, nahikoa da leihoak 10 minutu inguru irekita edukitzea; ez da denbora gehiago behar airea berritzeko.
- Gauean, itxi pertsianak eta errezelak, berorik gal ez dadin.