Energia berriztagarriek CO2-ko zero emisioko energia ekoizten dute. Gainera, ez dira inoiz agortzen, modu naturalean berritzen baitira etengabe. Tokiko baliabide energetikoak erabiltzen, enplegua sortzen eta herrialdearekiko mendekotasun energetikoa murrizten ere laguntzen dute energia berriztagarriek.
Berokuntzarako eta ur berorako, esaterako, energia-iturri berriztagarriak erabil daitezke, hala nola biomasa-galdarak, eguzki-panel termikoak edo instalazio geotermikoak.
Etxebizitzan ere kontsumitu daiteke iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea. Bi bide nagusi daude horretarako: energia zuzenean sortzea edo % 100 jatorri berriztagarriko elektrizitatea kontratatzea.
Zuzeneko energia-sorkuntzari dagokionez, etxebizitzan elektrizitate berriztagarria ekoizteko sistema nagusiak eguzki-panel fotovoltaikoak edo mini sorgailu eolikoak dira.
% 100 jatorri berriztagarriko energia elektrikoaren kontratazioari dagokionez, hainbat konpainiak eta kooperatibak jatorri berriztagarriko elektrizitatea baino ez dute erabiltzen, eta hainbat iturritako energiak (erregai fosiletatik sortutakoak, besteak beste) erabiltzen dituzten konpainien antzeko prezioak edo merkeagoak eskaintzen dituzte.