Etxetresna elektrikoak eta ekipo elektronikoak birziklatu

Bizi garen mundu teknologiko honetan, teknologia oso azkar ari da aldatzen eta aurreratzen, eta hori dela eta, gailu elektriko eta elektronikoen hondakin ugari sortzen dira (GEEH), etengabeko berrikuntzaren ondorioz.

GEEHak etxeko zein lantokiko gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak dira, eta, beren ezaugarri bereziak direla-eta, deskontaminazio-prozesuak eta tratamendu espezifikoak behar dituzte, sor dezaketen kutsadura saihesteko.

Aukerarik onena, ahal dela, gailuak konpontzea edo berrerabiltzea da, horrela hondakin bihur ez daitezen.