Euri-urak biltzeko sistemak erabili

Euri-urak aprobetxatzeko instalazioak lur gainean edo azpian jarritako zisterna batez edo gehiagoz osatuta daude. Bertan, estalkietatik eta teilatuetatik bildutako euri-urak biltzen dira, eta, ondoren, baimendutako kontsumo-guneetara eramaten dira, kanalizazio-sare independente baten bidez.

Euri-urak komun-ontzietako zisternak kargatzeko, lorategi-eremuak ureztatzeko, eraikinen barrualdeko eta/edo kanpoko zoruak garbitzeko eta ibilgailuak garbitzeko erabiltzen dira batez ere.