Hirian autoz egiten ditugun ibilbide batzuk oinez edo bizikletaz egiteko modukoak dira. Ez digu askoz denbora gehiago hartuko eta gure osasunak eskertuko digu.
Oinezko edo bizikleta bidezko mugikortasuna da hiri-ingurunean ibiltzeko modurik osasuntsuena, naturalena, logikoena eta merkeena, distantzia eta denbora muga baten barruan betiere.
Hirian, bizikletan edo oinez ibil zaitez. CO2 emisioak murrizteaz gain, dirua aurreztuko duzu, eta osasuna hobetu.