Hozkailuak etxebizitza bateko argindar-kontsumoaren % 18 eta % 30 bitartean sortzen du. Kontuan izan aholku praktiko hauek energia aurrezteko, CO2 isuriak murrizteko eta argindarraren faktura gutxitzeko.
- Termostatoa modu egokian erregulatu. Hozkailurako tenperatura egokiena 5 °C-koa da eta izozkailurako -18 °C-koa.
- Ez sartu elikagai berorik hozkailuan. Itxaron hoztu arte.
- Elikagaiak hozkailuan desizoztu.
- Hozkailuak gutxiago kontsumitzen du beteta dagoenean hutsik dagoenean baino.
- Hozkailuaren eta paretaren artean tarte bat utzi: aireztapena erraztuko du eta errendimendua hobetuko.
- Hozkailu eta izozkailuko ateak ahalik eta gutxien ireki.
- Izotz zuria sortzea saihestu.