Hurbileko produktuak kontsumitu

Hurbileko kontsumoak produktuaren jatorriaren eta kontsumo-puntuaren arteko distantziari egiten dio erreferentzia. Gure etxebizitzetatik hurbilen dauden dendak eta saltokiak erabiltzea sustatzen du kontsumo horrek, ibilgailu pribatuaren erabilerak eragindako gastu energetikoa aurrezte aldera.

Hurbileko kontsumoaren alde egiteak gure ingurune hurbilenean egindako produktuak eta zerbitzuak kontsumitzea dakar. Modu horretan, tokiko ekonomia indartzen laguntzen da, baita produktuen garraioak eragiten duen energia-gastua murrizten ere.

Kontsumo mota horren onurak asko dira. Produktuen jatorria ezagutzeak segurtasun-berme eta kalitate-berme handiagoekin kontsumitzeko aukera ematen digu; ingurumenaren aldetik jasangarria den kontsumoa ziurtatzen da; garraioaren energia-kostuak murrizten dira; eta abeltzaintzako eta nekazaritzako familia-ustiapen txikiak sustatzen dira, eta era horretan, gure herrialdearen hazkundea eta garapena bultzatzen.