Elikagaiak alferrik galtzeak ingurumen-kostu handia du, haiek ekoizteko erabilitako baliabideak (ura, nekazaritza-lurra, energia) alferrik xahutzea baitakar.
Pentsatu duzu inoiz zenbat galtzen dugun janaria zaborretara botatzen dugun bakoitzean? Besteak beste, alferrik xahutzen dugu janari hori ekoizteko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta, azkenean, hondakin gisa kudeatzeko erabilitako energia eta ur guztia. Hori dena ezertarako ez.
- Etxean janari gutxiago alferrik galtzea ez da hain zaila. Horretarako egin beharrekoa erraza da:
- Ondo planifikatu asteko menua, inprobisatzen ibili gabe.
- Ez kasurik egin “biren prezioan hiru” erako promozioei.
- Kontuan izan iraungitze-datak, produktuaren kalitatea mantentzeko eta egoera onean kontsumitu ahal izateko.
- Erosketa arduratsua egin, benetako beharren araberakoa.
- Behar bezala kontserbatu elikagaiak.
Sasoian sasoikoak erosi, eta janaria etxera iritsi ahalako hurrenkeran kontsumitu.