Materia organikoa tratatuz konposta eta argindarra sortzeko biogasa lortzen da. Gainera, zatiki organikoa bereizteak eta birziklatzeak metanoa (zabortegietako deskonposizio-prozesuaren ondoriozko gasa) sortzea eragozten du. Metanoa berotegi-efektuko gasa da, CO2arena baino 21-25 aldiz handiagoko berotze-ahalmen globala duena.
Konposta ongarri gisa erabil daiteke, ongarri kimikoen ordez. Horrela, nitrogeno-oxidoen emisioa murriztea lortzen da, eta hori guztiz beharrezkoa da, berotegi-efektuko gas horrek CO2k baino 300 bat aldiz berotze-ahalmen handiagoa duela kontuan hartuta.
Bestalde, zatiki organikoa bereizita, etxeko konposta presta dezakegu, eta, hartara, hiri-hondakinak gutxitu eta haien garraioari eta tratamenduari lotutako CO2 emisioak murriztu.