Ontziak hondakinetatik bereizteak eta birziklatzeak lehengai berriak erauzteko, garraiatzeko eta egiteko lana gutxitzea esan nahi du, eta horrek prozesu horiek aurrera eramateko behar den energia-erabilera nabarmen murriztea dakar. Birziklatuz, baliabide naturalen gaineko presioa gutxitzen dugu, CO2 emisioak gutxitzen ditugu eta klima babesten laguntzen dugu.
Ontziak birziklatzeko, edukiontzi horian utzi behar dira. Hainbat motatakoak izan daitezke:
- Plastikozko botilak eta ontziak: higiene- eta garbiketa-produktuak, terrinak, erretiluak, bilgarriak eta poltsak.
- Metalezko ontziak: latak, aluminiozko erretiluak, aerosolak, desodorante-potoak, tapa eta tapoi metalikoak.
- Esne-brikak, zukuak, zopak, etab.