Paper gutxiago erabili

Saiatu papera alferrik ez galtzen. Zerbait inprimatu behar baduzu, berrerabili erabilitako papera. Dena dela, paper birziklatua erabili, ahal dela behintzat. Fakturak jasotzeko orduan, eskatu erakunde jaulkitzaileei modu elektronikoan bidaltzeko fakturak. Hori posible ez bada, berrerabili bidaltzen dizkizuten produktuak, hala nola gutun-azalak edo karpetak.