Papera eta kartoia birzilatu

Papera eta kartoia birziklatu egin daitezke, baliabide natural bat (plantazioetan landuta papera egiteko zelulosa-zuntza ematen digun zura) optimizatuz.

Papera eta kartoia birziklatzea zeregin kolektiboa da, eta denok gaude horretan inplikatuta: administrazioa, industria eta herritarrak. Haien lankidetza ezinbesteko katebegia da kate horretan.

Papera, behin erabilita, bereizi eta birziklatu, edukiontzi urdinean utzita edo bilketa-sistema osagarriak baliatuta.

Tona bat paper sortzeko, 10-15 zuhaitz, orduko 7.800 kilowatteko energia elektrikoa eta ur kantitate handia behar dira. Papera birziklatuz gero, zuhaitz gutxiago moztu beharko dira, eta energia elektrikoa nahiz ura aurreztuko dira. Gainera, intsektuak, txoriak eta bestelako animalia batzuk ere babestuko dituzu, zuhaitzak oso garrantzitsuak baitira horrelakoentzat.