Plastikozko poltsek 500 urte ere behar izaten dituzte degradatzeko, baina ez dira inoiz erabat desagertzen. Aitzitik, habitat guztietara zabaltzen dira, mikro-plastiko bihurtuta.
Aire zabalean utzitako poltsek metanoa eta etilenoa sortzen dituzte, berotegi-efektua eragiteko gaitasuna nabarmen handitzen duten bi gas.
Plastikozko poltsen kontsumoa murrizteko, hau baino ez duzu egin behar: erosketak egitera zoazenean, ez onartu eskaintzen dizkizuten poltsak eta ez ahaztu erosketarako orgatxoa edo oihalezko poltsa zurekin eramatea.