Tresna elektrikoak deskonektatu

Tresna gehienek energia gastatzen jarraitzen dute itzalita daudenean ere. Hori eragozteko, deskonektatu egin behar dira.

Etxean, bulegoan, ikastetxean, gailu elektriko eta elektroniko asko ditugu, elektrizitate kopuru txikiak kontsumitzen dituztenak, baita itzalita daudenean edo atseden moduan geratzen direnean ere (stand-by). Urte osoko kontsumoen baturak magnitude handiagoko zifra bat ematen du, eta horrek eragina du faktura elektrikoan, eta CO2 emisioak handitzen ditu. Gainera, alferrikako kontsumo elektriko bat da.