Greta Thunberg, mundu osoan klima aldaketaren aurkako protestak inspiratzen dituen neska suediarra

Gure Lurra

 

Greta Thunbergek, 16 urteko ekintzaile ekologista suediarrak, planetaren aldeko erregu sutsua egin zuen joan den asteartean (apirilak 16) Europako Parlamentuan, eta «klima aldaketarengatik izua zabaltzen hasteko» eskatu zien eurodiputatuei, «Brexitari buruz eztabaidatzen denbora galdu beharrean».

EBko funtzionarioei zuzendutako beste hitzaldi zirraragarri batean, Europako Parlamentuko ingurumen-batzordearen aurrean oraingoan, Thunbergek zera esan zien eurodiputatuei: «etxea sutan balego bezala joka dezazuen nahi dut. Izuak har zaitzaten nahi dut”.

Ingurumen-ekintzaileak onartu zuenez, «alderdi batzuek ez naute nahi gaur hemen, ez baitute krisi klimatikoari buruz hitz egin nahi «; baina zera berretsi zuen gero: «ondo dago niri entzungor egiten badidazue, baina ezin diozue muzin egin zientziari».