Herritarrak larrialdi klimatikoaren aurka mobilizatu dira

Gure Lurra

COP25 Madrilera iritsi da, estatuek krisi klimatikoari aurre egiteko konpromiso handiagoa hartzeko premiarekin. Eta herritarrek baliabide indartsu bat dute estatu horien arreta erakartzeko eta haiek asmo handigoetara bultzatzeko: ekintzarako garaia aldarrikatzea.

Klima Aldaketari buruzko NBEren Konferentzia, COP25, abenduaren 2tik 13ra egingo da, Txileko presidentetzapean eta Espainiako gobernuaren laguntza logistikoarekin. Betearazpen Organo Subsidiarioa eta Aholkularitza Zientifiko eta Teknologikoko Organo Subsidiarioa (OSE 51 / OSACT 51) 2019ko abenduaren 2tik 9ra elkartuko dira. Bilkura-aldiaren aurreko aldia 2019ko azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartekoa da. Konferentziarako izendatutako presidentea Carolina Schmidt Zaldívar da, Txileko Ingurumen ministroa.

Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko negoziazioen prozesuan eman beharreko urratsak finkatzeko diseinatu dute konferentzia. Iaz, Poloniako COP24 konferentzian, Parisko Hitzarmeneko arauak aplikatzea adostu ondoren, aurtengo helburu nagusia Klima Aldaketari buruzko Parisko Hitzarmena bere osotasunean martxan jartzeko oraindik erabaki gabe dauden gaiak berrikustea izango da.

Informazio gehiago: COP25 Chile