Lurraren eguna

Gure Lurra

Mende erdia da iada Lurraren eguna apirilaren 22an ospatzen dela. Jatorria? Gaylord Nelson estatubatuar senatariak 1970ean sustatutako manifestazio, ingurumenaren alde oihu egiteko milaka gazte biltzea lortu zuena.

 

Lehen agerraldia 1970eko apirilaren 22an egin zen, Estatu Batuetako Gaylord Nelson ingurumenaren aktibista eta senatariak sustatua, ingurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko. Gizarte-presioaren ondorioz, Estatu Batuetako gobernuak Environmental Protection Agency (EPA) agentzia sortu zuen, eta ingurumena babesteko lege batzuk eman zituen.

Nazio Batuek ere Lurraren Eguna ospatzen dute martxoko ekinokzioan (martxoaren 21aren inguruan). Ekimen hori John McConnell pazifismoaren ekintzaileak proposatu zion UNESCOri 1969an, «Lurraren bandera» diseinatu zen urte berean. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak oniritzia eman zion egun hori ospatzeari, eta 1971n ospatu zen lehen aldiz.

Gaur egun, NBEk gogorazi du «ekosistema osasuntsuek gaixotasunetatik babesten laguntzen digutelako, espezieen aniztasunak patogenoen hedapena zailagoa egiten baitute». Konfinamendu garaian, ingurumenarekiko kontzientziaren aldaketek markatzen dute ospakizuna, arazo marjinala izatetik planeta osoan kezka foku izatera pasa delarik.