2019. urtea izan da munduan erregistratu den bigarren urterik beroena. Sute handiek Amazoniaren zati bat suntsitu zuten eta Australia suntsitzen jarraitzen dute; igo ziren halaber itsasoaren maila eta azidotzea, eta ozeanoen beroak ere gora egin zuen, 5. kategoriako Dorian urakana edo urtutako glaziarrak aipatu gabe. 2020rako muturreko beste gertaera batzuk iragartzen dira, berotegi-efektuko gasen errekor-mailen ondoriozkoak.
Atmosferara isurtzen den karbono-dioxidoaren egungo ibilbidea aldatzen ez bada, tenperatura 3-5 gradu igoko da mende-amaierarako. Klima-aldaketa katastrofikoa izango da. Adituek umeentzat izango diren ondorio suntsitzaileen berri ematen digute, 2.100. urterako berotze globala lau gradu zentigradutik gorakoa bada: «Ozeanoak eta bero-boladak areagotuko dira», «ugaritu egingo dira malaria eta dengea bezalako gaixotasunak», eta «malnutrizioa hazi egingo da».
Ez utzi halakorik gertatzen. Elkarrekin lotuta daude planetaren eta pertsonen osasuna.
Salbatu planeta!!