2015eko abenduko Parisko Hitzarmena

Gure Lurra

Parisko Hitzarmena Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren barruko hitzarmen bat da, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murrizteko neurriak ezartzen dituena, besteak beste emisioen gutxitzea eta ekosistemen egokitzapena eta erresilientzia areagotzea sustatuz, Berotze Globalaren ondorioei aurre egitea helburu.

Hitzarmena Klima Aldaketari buruzko XXI. Konferentzian (COP 21) negoziatu zuten 195 estatu kideek, 2015eko abenduaren 12an onespena eman zitzaion, eta 2016ko apirilaren 22an, Lurraren Egunaren kariaz, zabaldu zen hura sinatzeko epea.

Hitzarmen horrek nahitaez erdietsi beharreko helburu bat ezarri zion gizarteari: Lurraren batez besteko tenperaturaren igoera bi gradutik beherakoa izatea mende amaieran.