Segidan azalduko ditugun aholku erraz hauei jarraituz, etxe bakoitzak bere ur-kontsumoarekin arduratsuago jokatzea lor dezakegu.
Ura ezinbestekoa dugu planeta honetako izaki bizidunen bizitzan, eta etengabe ustiatua den baliabide funtsezkoenetako bat da munduan. Hori horrela izanik, zergatik ez dugu hobeto zaintzeko ahalegina egiten? Ura aurrezteko beharra gero eta handiagoa da, eta gutako bakoitzak horren alde lan egitea, gero eta ezinbestekoagoa.
Ez badakizu nola hasi ura aurrezten, hona hemen zenbait trikimailu.
BAINUGELAN:
- Garrantzitsuena eta errazena: bainua hartu ordez, dutxa hartu.
- Erabili kontsumo urriko dutxa-alkatxofak, eta aireztagailuak etxeko txorrota guztietan.
- Etxe osoan ur gehien kontsumitzen duen gailua komun ontzia da; ura aurrezteko modu bat zisternan bi botila ur sartzea da.
- Komun ontzira komuneko papera baino ez bota; ez bota paper-zapirik edo bestelako higiene produkturik. Komun ontzia ez da zakarrontzi bat!
- Bildu ontzi batean berotu bitartean dutxatik erortzen uzten dugun ura.
- Itxi txorrota hortzak garbitu bitartean, bizarra egin bitartean, ilea garbitu bitartean…
SUKALDEAN:
- Ziurtatu arropa- eta ontzi-garbigailua beteta daudela martxan jarri aurretik.
- Erabili detergente ekologikoak.
- Garbitu elikagaiak garbiketa-ontzi batean, ez txorrotaren azpian.
- Ez desizoztu elikagaiak txorrotaren azpian jarrita, hozkailu barruan utzita baizik.
LORATEGIAN:
- Landatu bertako landareak landare exotikoen ordez.
- Ez ureztatu eguneko erdiko orduetan, eguzki-izpiek indar handiagoz jotzen dutenean.
- Erabili euri-ura biltzeko gailuak, eta ureztatu ur horrekin lorategia.
- Instalatu euri-sentsoreak, euria egiten hastean ureztapena eteteko.
- Ez bete igerilekua urtero, saia zaitez urtean zehar ura garbi mantentzen.
AUTOAN:
- Erabili euri-ura autoa garbitzeko.
- Erabili belakia eta balde bat ur, ur-mahuka erabili ordez.
- Garbi ezazu autoa soropilaren gainean. Horrela, aldi berean, belarra ureztatuko duzu.
ETXETRESNA ELEKTRIKOAK:
- Aprobetxa ezazu aire girotuko ura landareak ureztatzeko edo autoa garbitzeko.
- Tresna hauek erostean, begiratu etiketari, eta ikusi zeintzuk diren eraginkortasun maila onenak dituztenak.